XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ur beroa sendakaitzat

Gaitz eta errenkura asko sendatu gentzazke ur beroaz.

Ara emen batzuek: Buruko miñak aldegiten du, lepatxokoan (lepo-atzean) eta oñetan ur beroa ipintzen bada.

(Lepatxokoan zapi bat ur berotan bustita biurrtutakoa eta oñak ur berotan sarrtzen dirala).

Zapitxo bat ur berotan bustita bereala biurrtu ondoren, urrdallaren (estamoubaren) gañean ipintzen bada, sabeleko miñak kentzen ditu (kolikoak).

Biriketako odol bilduk (konjestiyoak), samako miñak edo anjinak, aize-miñak edo erreumak edo kendu edo arintzen ditu laxterr asko, lenago esan degun bezela ur beroa, dagokion tokian ipintzen bada.

Oro bat esan leike agiñako miñaren gañean, eta zain-erin edo neuraljia dagon tokin, ur berotan bustitako zapiya biurrtu ta tolestu ondoren jarrtzen bada.

Ur berotan bustitako franela-zapi bat, garrotilloa daukan aurrari, bere korrputzari buelta bat emanik ipintzen bazayo, askotan onura aundia egiten dio.

Beti sendatzen du ori egiteak, gezurrezko garrotilloa izeneko gaitza izaten danean.

Urrdalleko (estamouko) miñak sendatzeko zuzemenik onenetatik bat, eta gañera, egostaldi edo dijestioa egiten laguntzeko ez da noski izango, ura al-liteken beroena edatea bezelakorik.

Era orrtara urrdalla garbitzen da, eta urrdallean zegona estera bidaltzen du.

Ura ez da bearr bearrekoa utsik edatea, beraz, kamomill ura, menta ura, edo anis ura, bero beroa edatea, berrdin berrdin da.